Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako Aurresku txapelketa jokatuko dute
Errenteriako kulturgunean gaur 18.00etan 25 dantzari gazte arituko dira lehian
Guztira, zazpi eta hamabost urte bitarteko 25 dantzari izango dira oholtza gainean bi mailatan banatuta. A sailean, zazpi eta hamaika urte artekoak izango dira, eta, Agurra eta Eskua aldatzeko soinua eskainiko dituzte. B sailean, berriz, hamabi eta hamabost urte bitarteko dantzariek Saltokako zortzikoa eta Aurkez-Aurkea dantzatuko dituzte. Aipagarria da herriko gazteek erakutsitako maila, ligaren ostean final honetara hamabost errenteriar iritsi baitira.
Irabazleek txapela, gerrikoa eta taila jasoko dituzte. Gainontzeko dantzariek, aldiz, garaikur bana eramango dute etxera. Landarek azpimarratu duenez, Ereintzako txistulariek jarriko diote musika lehiari. Amaitzeko, antolatzaileek herritarrak txapelketako finala ikustera animatu nahi dituzte.
Dokumentuaren akzioak