Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Errekonozimendu falta ez dizut ukatuko”

Dokumentuaren akzioak

“Errekonozimendu falta ez dizut ukatuko”

Itziar Mendizabal

Egilea
Aritz Galarraga
Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
2011/06/05
Lotura
Argia

Munduko dantzari onenetakoa hemen, eta gu konturatu gabe!

Munduko onenetakoa ez dakit, baina errekonozimendu falta ez dizut ukatuko...

Herri kuriosoa gurea: gehiago ezagutzen da Goenkaleko figurante bat, London Royal Balleteko lehen solista euskalduna baino.

Halaxe dirudi! Laukitxo horrek badu botere miragarriren bat.

Badakizu, telebistan agertzen ez dena...

Hori gurean gertatzen da. Suitza, Alemania, Ingalaterra eta beste toki askotan gauzak ez dira berdin, Royal Balleteko lehen bakarlaria zarela esatean aho zabalik geratzen dira!

Futbolari izatea ez aukeratzea ere...

Edo arraunlari Hondarribian, eta ez dut nik arraunlarien kontra ezer, e? Lan nahikoa egiten dute horiek ere!

Errekonozimendu urri horrek are gogortzen du dantzari bizitza?

Dantzari bizitza egunero oinen puntetan jira eta saltoka ibili beharrak gogortzen du nahikoa.

Esan, mesedez, mitoa dela dantzari klasikoen esklabo bizitza.

Mesederik gabe esango dizut! Gure karrera ez da erraza eta badaude momentu latzak, baina zenbat jendek esan dezake gaur egun, gehien maite duena egitetik bizi dela? Gaztetasuna gurtzen duen erlijio moderno paganoari gutxi inporta bazaio ere.

Hanburgesa konpletoa aipatzen badizut?

Gazta urtu ugarirekin, mesedez, eta patata frijituak alboan!

Ados, baina seguru ez duzula kubata baten prezioa ezagutzen.

Londresen hobe ez galdetzea... Edan eta kontuak biharamunean egin! Hori bai, Habana 7 izan dadila. Moko-fin xamarra naiz.

Ez esan zuk ere Euskal Herriko tabernetan ikasi duzula dantzan.

Dantza ugari egin dut nik tabernetan, baina oholtza gainekoa beste kontu bat da, eta eskerrak!

Baina zenbat dantzari on atera diren Euskal Herriko tabernetatik...

Segur aski uste baino gehiago, baina ikusten denez ez dira oso ezagunak.

Erritmoa falta zitzaigula euskaldunoi!

Aita dantzari liraina omen zen gaztetan, beraz, badago zerbait gure zainetan.

Fandango eta arin-arina Royal Opera Housen dantzatu arte, ordea...

Bada, hori oraindik egiteko dago, baina pintxo-jale amorratuak bihurtu ditut konpainiako asko!

Itziar Mendizabal
Itziar Mendizabal (Andreas Wirkit)

Dokumentuaren akzioak