Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erreka Ortu dantza-taldeak 55. urteurrena ospatuko du, eta horretarako, astero bideoak emango ditu bere historia eta dantza-pausuak ikusaraziz

Dokumentuaren akzioak

Erreka Ortu dantza-taldeak 55. urteurrena ospatuko du, eta horretarako, astero bideoak emango ditu bere historia eta dantza-pausuak ikusaraziz

Komunikabidea
Barakaldo.eus
Tokia
Barakaldo
Mota
Albistea
Data
2021/04/08
Lotura
Barakaldo.eus
Amaia del Campo alkateak Erreka Ortu taldeko ordezkariekin batera aurkeztu du ekimena. Ekainaren 12an amaituko da, erromeria batekin. Bideoak ostegunero ikusi ahal izango dira, Udalaren sare sozialen bidez. Lehenengoa ikusgai dago esteka honetan: https://cutt.ly/JcLgMBz.

Barakaldoko Erreka Ortu dantza-taldeak 55 urteko historia ospatuko du 2021ean, eta bere historia eta dantza-pausuak ikusaraziko ditu sare sozialetan astero emango dituen bideoen bidez. Barakaldoko alkate Amaia del Campok Erreka Ortuko ordezkariekin batera aurkeztu du ekimena gaur goizean, eta tokiko kultura sustatzearen alde egindako lana eskertu die.

Erreka Ortu dantza-taldea 1932an hasi zen, euskal dantza eta kultura Euskal Herriko herri guztietara eraman nahi zituen auzoko gazte talde baten ekimenari esker.  Baina 1966ko martxoaren 12ra arte ez zen sortu lehen estatutua. Garai hartan Erreka-Ortu izena zuen Retuerto auzoaren izena hartu zuten. "Gure Erreka ez da Barakaldon bakarrik ezagutzen, Euskaditik kanpo ere proiekzio luzea du, Frantzian, Madrilen, Bartzelonan, Malagan, Burgosen, Valladoliden, Leonen ¿", adierazi du Del Campok.

55 urte igaro dira lehen estatutu hori sortu zenetik, eta taldeak barakaldarrekin ospatu nahi izan du, bost hamarkada eta erdi horien oroitzapenak batu, eta, bai irudietan azalduz, bai dantza-pausuak oso modu didaktikoan irakatsiz.  "Horretarako, programa bat sortu dute, eta, horren bidez, ostegunero, sare sozialetan taldearen historiaren zati bat ezagutu ahal izango dugu, eta etxean pausu berriak egiten probatu ahal izango dugu, ekainaren 12an erromeria birtual batean praktikan jartzeko", azaldu du alkateak.

BIDEOAK YOUTUBEN ETA SARE SOZIALETAN
Bideoak Barakaldoko Udalaren Youtubeko kanalean zintzilikatuko dira, eta sare sozialen bidez zabalduko dira. Lehenengo bideoa ikusgai dago esteka honetan: https://cutt.ly/JcLgMBz.  "55 urte hauetan Erreka taldea osatzen duzuen eta taldekide izan zareten guztiok zoriondu nahi zaituztet. Garai honetan, oso egoera zailak bizi izan dituzue, pandemia-urte hau kasu, eta hemen gaude Coronavirus-aren garai honetara egokitutako ekimen bat aurkezten", adierazi du Del Campok.  "Orain, gure tokiko elkarteetatik inoiz baino hurbilago egoteko unea da, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet gure tokiko kultura sustatzeko egiten ari zareten lanagatik.  Eskerrik asko " esan du amaitzeko.

Dokumentuaren akzioak