Dokumentuaren akzioak
Erreka Eguna, sanjoanei bukaera borobila emateko
Erreka Eguna egun handia da eatarrentzat, eta eguerdian hasi eta gauera arte jai giro ederragaz gozatzen ari dira gaur, San Joan jaiei bukaera borobila emanez.
Eguerdian, ategainekoa dantzatzen aritu dira kalejiran; Donibane Enparantzan hasi eta amaitu badute ere, bidean geldialdiak egin dituzte bertako dantza ezaguna eskaintzeko. Ardoa Barrura fanfarriakoek musikatu diete bazkalordurako tartea, eta arratsaldean, errekan bustita beroari aurre egin diete.
Iluntzean, berriz, Danbayan batukadako lagunekin elkartuko dira kalejiran, eta gauean DJ TxO’sNa-ren erritmoekin agurtuko dituzte udalerriko jai nagusiak.
Dokumentuaren akzioak