Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erregela parekideak dantzatu dituzte San Antonio jaietan

Dokumentuaren akzioak

Erregela parekideak dantzatu dituzte San Antonio jaietan

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Berriz
Mota
Albistea
Data
2024/01/25
Lotura
Anboto

San Lorentzo eta Iremiñe taldeetako kide banak dantza egin dute; astelehenean amaitu ziren San Antonio jaiak.

Aste honetan amaitu dira Berrizko San Antonio jaiak, astelehenean, hain zuzen ere. Aurtengo festak nekazaritza olinpiadekin borobildu dituzte. Ohikoa den moduan, Olakueta frontoiko harmailak beterik egon ziren lehiakideak ikusi eta giroaz gozatzeko; berezitasun lez, taldeetariko bat Berrizko aterpetxean bizi diren errefuxiatu palestinarrek osaturikoa zen. Bestalde, domekan, lehenengoz erregela parekideak dantzatu zituzten Berrizko San Antonio jaietan. San Lorentzo taldeko Arhane Areitioaurtena Mardarasek (2011) aurreskua egin zuen, eta Iremiñe taldeko June Urbieta Lauzirikak (2008) atzeskua; dantzari biak Biak Bat klubeko kideak ere badira. Bestalde, Hiltegixe gaztetxean ere egon ziren emanaldiak. Barikuan, Fito Skins talde elorriarrak kontzertua eman zuen, eta zapatuan The Riff Truckers eta Lumatzak musika jartzaileak aritu ziren. Zapatuan, Bones of Minerva taldeak kontzertua eman zuen Kultur Etxean. Hotz egin arren, giro paregabean ospatu dituzte jaiak Berrizen.

Dokumentuaren akzioak