Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraustegiaren aurka, dantzan

Dokumentuaren akzioak

Erraustegiaren aurka, dantzan

Hondakinak

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2011/03/21
Lotura
Berria

 

Usurbilen (Gipuzkoa) Zubietako erraustegiaren aurkako flash-mob erraldoia egin zuten atzo, Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak deituta. Ehunka lagun elkartu ziren, eta musikaren erritmoan erraustegiaren eraikuntza bertan behera uzteko eta hondakinak kudeatzeko beste eredu bat eskatu zieten agintariei.

Lady Gagaren Bad romance abestia dantzatu zuten Errebote plazan elkartu ziren lagunek, Gipuzkoako hainbat herrietatik iritsitakoak. Jendea goizean goizetik iritsi zen Usurbilera, eta dantzan hasi aurretik ere hainbat ekitaldi izan ziren, besteak beste, Porrotx eta Marimotots pailazoena.

Hainbat astez entseguak izan dira Gipuzkoa osoan, eta atzo azkenean 13:30ean iritsi zen  dantza egiteko unea. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak erraustegiaren eraikuntza bertan behera uzteko eskatu zuen, eta beste eredu bat posible dela aldarrikatu zuen.

null

Dokumentuaren akzioak