Dokumentuaren akzioak
Errauskineren istorioa ukrainarren dantzetan
Natalia Rzhevskayak sortu zuen Ukrainako Ballet Gaztea 1979an, Jarkoveko Ballet Eskolako ikasleekin. Gaur egun, 4 eta 18 urte arteko 800 gaztetxok ikasten dute dantza eskola horretan. Urte hauetan guztietan sona lortu dute ikasle horien lanek nazioartean; hainbat bira egiteaz gain, nazioarteko sariak ere eskuratu baitituzte. Ukrainako Ballet Gaztearen errepertorioan daude Chipolino eta Edurne Zuri eta zazpi ipotxak obrak, besteak beste.
Dantza. Ukrainako Ballet Gaztearen 'Errauskine' ikuskizuna. Lekua: Barakaldo Antzokian. Noiz: Gaur, 19:30ean.
Dokumentuaren akzioak