Dokumentuaren akzioak
Erraldoien bigarren topaketa egin dute goizean Elgoibarko kaleetan
Nafarroatik etorritako hiru konpartsatako erraldoiak, Elgoibarkoekin batera, dantzan aritu dira gaur goizean Elgoibarko kale eta plazetan. Jende ugariren ikusmina piztu du ekimenak, bereziki gaztetxoenena.
Elgoibarko Erbuze erraldoien konpartsarekin batera, Tafallako Asier Marco, Iruñeko Buztintxuri Erraldoiak eta Barañaingo Ezpelur taldeek hartu dute parte bigarren urtez jarraian egin duten Elgoibarko Erraldoi Topaketan. Aurtengoa, Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan egin dute.
Topaketan parte hartu duten hamazazpi erraldoiak eta zazpi buruhandiak (Elgoibarkoak eta Buztintxurikoak) 11:00etan irten dira kalejiran Kalegoen plazatik eta plazan bertan bukatu dute bi orduko saioa. Talde guztietako dultzaineroek bat eginda jo duten 'Polonesa' abestiarekin amaitu dute topaketa.
Dokumentuaren akzioak