200 erraldoi figuratik gora bildu dira gaur goizean, Lizartzako plazan. Amarozko bi familien artean batu dituzte ia guzti-guztiak, eta Lizartzako plazan jarri dituzte ikusgai. Bakoitzak bere izena, jatorria eta jabearen izena zituen idatzita parean. Guztiak tamaina berdintsukoak eta bi mahaietan banatuta, ikusgarri geratu zaie erakusketa.
Horrekin batera, Amarozko erraldoiak ere eraman dituzte Lizartzara, eta kalejira egin dute herriko beste bi erraldoi eta dultzaineroen laguntzarekin. Kalez kale, geldialdiak egin dituzte dantza egin dezaten, eta berriro plazara iritsi dira, azken dantza egiteko.
Hona hemen datozen orduetarako eta biharko egitaraua:
- Gaur, hilak 9
-
- 17:00. Pilota partidak, Aztinondo pilotalekuan. Kadeteak: Perurena-Olano / Gaztañaga-Caminos. Lehen maila: Jaka-Iztueta / Artola-Morgaetxebarria. Sarreren aurresalmenta, udaletxean. Prezioa: 15 euro.
- 19:00. Sgardo eta pintxo dastaketa.
- Jarraian. Herri argazkia.
- 19:30. Erroneria Trikidantz.
- 21:00. Harakno Streetfood.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 00:00. Erromeria, Trikidantz.
- Irailak 10, igandea
- 11:00. Diana Lizardi txistulari taldearekin.
- 11:30. Haurren arteko pilota partidak.
- 12:30. Dantza soka.
- 13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
- 16:30. Mus txapelketa herrikoia plazan.
- 17:00. Ohe elastikoak, apar festa eta aurpegia margotzea.
- 19:30. Bertso saioa. Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.