Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraldoiak ezagutzeko ibilbidea Donostiako San Telmo museoan

Dokumentuaren akzioak

Erraldoiak ezagutzeko ibilbidea Donostiako San Telmo museoan

Altzoko Handiaren txokoa eta klaustroko zortzi erraldoiak bisitatzeko aukera egongo da irailaren 12ra bitartean. Doakoa izango da ibilbidea.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2021/08/13
Lotura
Gaztezulo

 

Erraldoiak ezagutzeko ibilbidea Donostiako San Telmo museoan

Donostiako zortzi erraldoiak San Telmon daudela baliatuta, Donostiako Festak atalaren lankidetzarekin, Ibilbide erraldoia San Telmon familientzako proposamen berezia prestatu dute, Altzoko Handiaren txokoa eta klaustroko zortzi erraldoiak ikusteko.

Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Arabako erraldoi bikoteak ikusgarriak dira, 4 metrokoak. Altzoko Handia ere ez zen txikia, ia bi metro eta erdiko garaiera izan baitzuen. Bere kapela handia zen, baita bere eskularruak eta zapatak ere. Aulki handia behar zuen esertzeko. Horiek denak daude ibilbidean.

Familientzako ibilbide honetarako sarrera doakoa izango da irailaren 12ra arte, asteartetik igandera, 10:00etatik 18:30era. Horrez gain, erraldoi bikote txiki baten zozketan parte hartzeko aukera egongo da.

 

Dokumentuaren akzioak