Salgai dago jada Borja Romero Landetak eta Aitor Santamaría Zuluagak idatzitako 'Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian' izeneko liburua. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako liburu honetan irudi adiezgarrien kultura-tradizio aberatza biltzen dira, 500 urte baino gehiagotan zehar erraldoi, buruhandi eta Gargantuaren historia, esanahia eta bilakaera aztertuz.

Leixuri Arrizabalaga, euskara, kultura eta kirol diputatuak liburua aurkezteko egindako prentsaurrekoan adierazi duenez, "lan honek balio handiko informazioa biltzen du gure ondarerako eta gure kultura eta ospakizunak maite ditugunontzat".

Prentsaurrekoan liburuaren egileak ere izan dira, Borja Romero Landeta eta Aitor Santamaria Zuluaga, lan honen prozesuaren nondik norakoak azaltzen. Haiek azaldu dutenez, liburua hiru bloketan egituratuta dago: Bilbo, hiriak izan dituen erraldoien eta buruhandien belaunaldien zeharreko ibilbide batekin; Bizkaia, halako jai-elementuok dituzten udalerrien birpasa bat eginez, Amorebietatik (A-tik) Usansolora (U-ra); eta Gargantua hiriak izan dituen 6 tripandietako bakoitzaren deskripzio zehatzarekin, bai hala da, 6 tripontzi izan baitira Bilbon, lurralde historikoko beste udalerri batzuen izan direnez gainera.

Lan honek berrehun bat irudiren historia eta sinbolismoa biltzen ditu, pertsonaia horien esentzia jasotzen duen argazki bilduma batez lagundua.

"Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian" ez da soilik tradizio horiei egindako omenaldi bat, kultura-ondarea berrezagutzeko eta baloratzeko gonbidapena ere bada. Lan honek, tradizio honen memoria gordetzeaz gain, etorkizuneko belaunaldietan haien balioespena eta jarraipena sustatzea bilatzen du.

Borja Romero Landeta (Bilbo, 1994) hamaika urte zituenetik dabil erraldoien kalejiretan, erromerietan eta euskal folkloreari lotutako bestelako emanaldietan danborra jotzen, nahiz eta erraldoi eta buruhandiekin duen harremana lehenagokoa izan, umetatik izan baita irudi horien zale amorratua.

Aitor Santamaria Zuluaga (Bilbo, 1997) matematikako irakaslea da eta bere irakaskuntza lana folklorearen munduko hainbat jarduerekin uztartzen du, besteak beste, nafarroako gaita eta txistua jo edo erraldoiak dantzatu.

Biak Gaztedi Dantzari Taldeko (Santutxu, Bilbo) kide aktiboak dira, eta erraldoien zalaetasunak bi bilbotarrak elkartu eta Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian izenburupeko ikerketa hau egitera animatu ditu, zeina 2019an hasi eta 2024an amaitu zen.