Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraldoi eta buruhandiak plazaren jabe berriro ere

Dokumentuaren akzioak

Erraldoi eta buruhandiak plazaren jabe berriro ere

Egilea
Aimar Gutierrez Bidarte
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Tokia
Laudio
Mota
Albistea
Data
2021/08/29
Lotura
Aiaraldea Gaur

Kalejiran ateratzeko aukerarik izan ez duten arren, erraldoi eta buruhandien erakusketa egin dute gaur plazan, eta hauen azpian ezkutatzen diren sekretuak azaldu dizkiete herriko txikiei.

Laudioko Udalak antolaturiko egitarau kulturalaren barruan, erraldoi eta buruhandien erakusketa antolatu dute gaur goizean -abuztuak 29- Herriko Plazan. Laudioko dultzaineroek girotuta, Galtzagorri koadrilako kideek buruhandien historia eta hauek erabiltzeko funtzionamendua azaldu dizkiete bertaratu diren haur guztiei.

Dokumentuaren akzioak