Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraketistak plazara

Dokumentuaren akzioak

Erraketistak plazara

Erein Kultur Elkarteak antolatuta Gu Agustina, Ereintza Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna, plazara aterako dute larunbatean.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2019/06/26
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Ereintza Dantza Taldearen, 'Gu Agustina' Ikuskizuna. Argazkia: Esther Boticario

Erein Kultur Elkarteak antolatuta Gu Agustina, Ereintza Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna, plazara aterako dute larunbatean. Arrakasta handia izaten ari da errenteriako dantza taldeak Atlantikaldiarekin estreinatu zuen lana eta dagoeneko herri ugaritan izan dira pilota, emakumea, bertsolaritza, dantza eta musika uztartzen dituen ikuskizuna ematen.

Herriko plazan egingo du Ereintzak emanaldia 20:15ean hasita eta eguraldiak laguntzen ez badu Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatuko dute emanaldia. Agustina izena du ikuskizunak, Agustina Otaola erraketista errenteriarraren omenez, baina erraketista guztiei egindako aitortza izan nahi du lanak. Ereintzako dantzariekin batera, Maddalen Arzallus bertsolaria,  eta Mikel Oliveri, Iñaki Letamendia, Itziar Etxegia eta Andoitz Antzizar musikariak arituko dira.

Dokumentuaren akzioak