Dokumentuaren akzioak
Ermita eta erromeria berreskuratuz
Beasaingo Astigarreta auzoko XIV. mendeko San Gregorio ermitaren berrikuntza lanak bukatu dituztela ospatzeko, igandean, garai bateko erromeria berreskuratuko dute auzoko bizilagunek.
1951an konpondu zuten eta 1983an lapurreta egin zuten bertan eta bertako irudia ostu.
1993an Beasaingo gazte talde batek udalaren laguntzaz berritu zuen erortzear zegoen ermita hori. Baina gaur egun egoera kaxkarrean zegoen eta Beasaingo Udalaren laguntzaz, teilatua berritu, eta barruan aldarea eta ormak margotu eta txukundu dituzte.
Orain hamarkada gutxi batzuk arte, Mendekoste bigarren egunean meza eman ohi zen, abere eta soroak babesteko es-keak eginez. Ondoren, sona handiko erromeria egiten zen. Ermitaren berrikuntza ospatzeko, erromeria berreskuratuko dute auzotarrek, igandean, 11:30ean hasita. Ermitara iristeko oinez joan beharko da Mandubia gaineko aparkalekutik. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat ibilgailu zerbitzua jarriko du udalak.
Dokumentuaren akzioak