Dokumentuaren akzioak
Erlezain Egunaren bezperan, dantza topaketa Zegaman
Eguraldia belzten hasi da 18:00etarako, baina saioarekin gozatzeko aukera izan dute herritarrek. Eskarmentu handiko dantza taldeak dira Udaberri eta Korosti, Iker Gomez de Segura Tobera musika eskolako zuzendariaren arabera: ”Udaberrik 50 urte baino gehiago ditu, eta herrialde askotan ibilitako eta sari asko jasotako taldea da”. Korosti, berriz, 1982an sortu zen haurrentzako eta gazteentzako talde bat izateko asmoz, baina 90ko hamarkadatik aurrera helduak ere hasi ziren dantzan. Lehenengoek dantza tradizionalak egin dituzte, eta bigarrenek sorkuntza berrikoak ere dantzatu dituzte.
Horren ondoren, 2011ko Eusko Label Urrezko Aizkolarien Txapelketaren kanporaketa jokatu da pilotalekuan. Hamabi aizkolarik hartu parte.
Bihar, Erlezain Eguna
Bihar, berriz, Erlezain Eguna izango da, eta bertako ekitaldi nagusia Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa izango da. 10:30ean hasiko da, eta sariak 13:30ean banatuko dituzte. Tartean, ezti dastatze gidatua, urteko erlezainei omenaldia -aurten Felix Urzelai urretxuarra eta Joxe Etxeberria azpeitiarra izango dira omenduak-, eta eztiz egindako hainbat gozo dastatzeko aukera izango da. Ondoren herri bazkaria egingo dute.
Eguna bukaera emateko bertso jaialdia izango da pilotalekuan, 18:30ean hasita. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan.
Dokumentuaren akzioak