Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erketz EDTren 50. urteurrena laguntzeko hitzarmena sinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Erketz EDTren 50. urteurrena laguntzeko hitzarmena sinatu dute

Mende erdiko ibilbidea ospatzeko ekintzez beteriko urtea izaten ari da taldearentzat. Ekintza horiek diruz lagunduko ditu udalak
Komunikabidea
Txintxarri
Mota
Albistea
Data
2018/07/09
Lotura
Txintxarri

Ruben Arranz Erketz EDTko kideak hitzarmena sinatu du ostiralean, udalean. Dantza taldea 50. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta ekintza askorekin osatutako egitarau zabala eskaini die herritarrei. 

Horiek aurrera eramatea esfortzu ekonomiko handia izan da taldearentzat, eta laguntzeko asmoz, diru sorta bat gorde du udalak. Antolatutako ekitaldiek 27.450 euroko aurrekontua izan dute guztira, eta 10.000 eurorekin lagunduko ditu udalak. 50. urteurrenaren flashmoba, dantza-jantzien moda-desfilea, erromeria, urteurreneko emanaldi nagusia, urteurreneko bazkaria eta San Pedro jaietako ikuskizuna dira babestuko diren ekitaldiak.

Urrian emango dio amaiera dantza taldeak ospakizun urteari; bazkari bat egingo dute. 

Dokumentuaren akzioak