Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erketz EDTko dantzari txikiek lehertu dute San Pedro bezperako suziria

Dokumentuaren akzioak

Erketz EDTko dantzari txikiek lehertu dute San Pedro bezperako suziria

Gaztetxoak arduratu dira San Pedro bezperako txupina jaurtitzeaz; eurak izan dira aurtengo festetako omenduak.
Komunikabidea
Txintxarri
Mota
Albistea
Data
2018/06/28
Lotura
Txintxarri

Urtea ikasten pasa ostean, atseden hartzeko tartea iritsi zaie Lasarte-Oriako gaztetxoei. Ikasturtea amaitzearekin batera eman diote ongi etorria udari, eta nola ez, San Pedro jaiei. 

Suziria lehertzearekin batera, txarangaren doinuekin dantzan hasi dira herritarrak, eta udaleko balkoitik jaurtitako koloretako puxika koloredunekin giro ederra sortu da. Omendu gaztetxoek hitz batzuk eskaini dizkiete udaletxe azpian bildutako herritarrei, eta festak goza ditzaten eskatu diete.

Horren ostean, Patxintxi sariak banatu dituzte. Pepi Arsuaga eta Joxe Usabiaga aukeratu dituzte herritarrek, aurtengoan. Arsuagari Maitane Eizmendi bilobak jantzi dio txapela, eta Usabiagak ere bilobek eskutik jaso du oroigarria. Lasarteoriatarra izateaz "oso harro" dagoela aitortu du Arsuagak udaleko balkoian. Usabiagak eskerrak eman ditu, eta jaiak ondo pasatzeko eskatu die herritarrei.

Goizean ur festa

Fresko-fresko hasi dute, ordea, eguna gaztetxoek. Ur festa izan dute kiroldegian, eta musika eskolako trikitilariak herriko kaleak girotu dituzte eguerdiko suziria lehertu aurretik. 
Bazkariari hasiera eman aurretik, hondakinak modu egokian nola sailkatu ikasten aritu dira Okendo plazan. Musika eta dantzak lagunduta, Reziklator ikuskizunaz gozatu dute.

Ikusi hemen goizeko ekintzekin osatu dugun argazki-galeria eta bideoteka.

Dokumentuaren akzioak