Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erketz EDT omenduko du aurten udalak, San Pedro jaietan

Dokumentuaren akzioak

Erketz EDT omenduko du aurten udalak, San Pedro jaietan

Herritarren bozka gehien jasota, udalak ere Erketz EDT omentzea erabaki du. Berrogeita hamargarren urteurrena aitortza horren bidez borobiltzea "ohorea" da dantza taldearentzat, eta prest dira suziriak piztu eta festak leherrarazteko
Komunikabidea
Txintxarri
Mota
Albistea
Data
2018/06/13
Lotura
Txintxarri

Erketz Euskal Dantza Taldeko dantzari txiki, gazte eta helduak arduratuko dira aurtengo San Pedro jaiei hasiera emateaz. Berrogeita hamar urtetako ibilbidea bete du dantza taldeak, eta urrezko urtea borobiltzeko omenaldi egingo dio udalak. Horrela, jaiei hasiera emango dieten haurren txupina eta helduen txupinak jaurtiko dituzte hilabete amaieran.

Herritarrek izan dute hautagaiak aurkezteko aukera, baina horien artean bozka gehien jaso dituen eragilea izan da. Horrela jakinarazi du Jesus Zaballos alkateak, eta herritarrek eskaerarekin bat eginik, dantza taldeari omenaldia egiteko modu "onena" iruditu zaio: "Merezimendu osoz jasoko dute aurtengo omenaldia".

"Poz handiz" jaso dute Erketzeko kideek gonbita, eta eskerrak eman dizkiote herriari eta udalari taldea omentzeko aukera eskaintzeagatik: "Ohore bat da guretzat omenaldi hau" azaldu du Ruben Arranz kideak.

Dantzari heldu, gazte eta txikiak prest agertu dira suziria piztu eta festei hasiera emateko, dantza taldeko kamisetak soinean, pozik agertu dira aurkezpen astearteko prentsaurrekora.

Dokumentuaren akzioak