Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erketz dantza taldea, 50. urteurrena prestatzen

Dokumentuaren akzioak

Erketz dantza taldea, 50. urteurrena prestatzen

Ikasturte bereziari eman dio hasiera Erketz EDTk. Abuztuan, Suancesen izan ziren dantzan

Erketz EDTk 2017-2018 ikasturte bereziari hasiera eman dio eta 2018ra begira ari dira lanean, elkartearen 50. urteurrena betetzen baita.
Komunikabidea
Txintxarri.eus
Mota
Albistea
Data
2017/09/22
Lotura
Txintxarri.eus

Ikasturtea hasi baino lehen ordea, abuztuaren 19an, XVI. Suances Hiribilduko Folklore jaialdian izan zen taldea.

A Coruñako bi dantza talde eta Suanceseko Nuestra Señora de Las Lindes y del Carmen taldearekin batera parte hartu zuen Erketzek jaialdian. Lasarte-Oriako taldeak bi agerraldi egin zituen: batean Agurra, Desafioa, Arku-dantza, fandangoa eta arin-arina dantzatu zituen eta bestean aurten ikasitako Corteseko dantzak.

50. urteurrena
Ikasturte interesgarria du aurretik dantza taldeak. 

Erketzeko kideek azaldu legez, otsailetik urrira arteko egitaraua prestatzen ari dira. "Hilabetero zerbait eskaini nahi dugu, abuztua eta apirilean izan ezik. Urtero egiten ditugun hitzorduak eta berriak izango dira, hala nola, euskal jantzien desfilea".

Ekintzak prestatu edo horietan parte hartzeko jendea behar dute, eta horregatik taldeari lagundu nahi dionak erketzdantzataldea@gmail.com helbidera idatzi dezakeela aipatu dute.

Bien bitartean, beste hitzordu batzuk ditu taldeak, lehena urriaren 28an, Suberriren 5. urteurrena da.

Dokumentuaren akzioak