Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ereintzak hasi eta bukatuko ditu Inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Ereintzak hasi eta bukatuko ditu Inauteriak

Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/01/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen Azeri Dantzarekin hasiko dira Inauteriak otsailaren 4an, eta talde berak antolatzen duen sardinaren ehorzketarekin amaituko dira otsailaren 9an. Hasiera ekitaldian, gainera, inoiz baino jende gehiagok hartuko duela parte esan dute Ereintzako ordezkariek, “Azeri Dantzan 60 lagun ariko dira aurten”.

Sasi emakumez eta sasi gizonez osatutako kalejira da Azeri Dantza, eta Ereintza Elkartetik abiatuko da 19:00etan. Juan de Olazabal, Biteri, Esmalteria, Maria Lezo, Madalena, Foru plaza, Biteri Txiki, Zumardia eta Herriko Plazan ibiliko da. 20:00etan hasiko da saioa Herriko plazan, eta urtero bezala “ganberrokeriak” ez direla faltako esan dute antolatzaileek.

Parte hartzaileen artean adin ezberdinetako herritarrak izango direla esan dute. Oilarqueen, Asteme eta Katukok ere ez dute hutsik egingo, eta Azeri Dantzan izango dira.

Sardinaren ehorzketa
Sardinaren ehorzketarekin amaituko dira Inauteriak, sardina herriko kaleetan barrena erakutsi ondoren, Oiartzun ibaira botako dute aurten ere. Dantza, umorea eta bertsoak uztartzen dituen ekitaldia Herriko plazan izango da, eta desfilean, Ereintzako kideekin batera, Errenteriako Udal Bandak eta Amulletako danbor joleak izango dira. Sardinari atsekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere ez dira faltako, eta horretara animatu ditu gainera Ereintzak.

Azeri Dantza 2015

Azeri Dantza 2015

Dokumentuaren akzioak