Dokumentuaren akzioak
Ereintzak Azeri Dantza eta Sardinaren Ehorzketa antolatu ditu aurten ere
Azeri dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Hala ere, herrian zehar egingo duten ibilbidea 19:30ean izango da; Bittor Idiazabal, Martin Etxeberria, Juan de Olazabal, Viteri kalea, Xenpelar, Maria de Lezo, Magdalena eta Herriko Enparantzan ibiliko dira. Azken honetan 20:00etan izango da dantza saioa. Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako.
Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Martin Etxeberria, Juan de Olazabal, Viteri, Xenpelar, Pablo Iglesias, Herriko Enparantza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia) Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman. Ereintzako kideez gain desfilea Errenteriako Bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da.
Nola ez, atzetik sardinari atsekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak. Azkenaldian gorakada nabarmena izan da partehartzean eta joera horrekin jarraitu nahi dute.
Azeri dantzarako ere jendearen partaidetza eskatzen dute. Horretarako ez dago dantzan jakin beharrik, ez baita dantza gehiegi egiten, nahikoa da umore ona eta ondo pasatzeko gogoa izatea; ho- rregatik mundu guztia dago gonbidatua. Beraz animatzen denak, Ereintzara Elkartera joatea besterik ez du otsailaren 22an; entsegu hauek gaueko 21.00etan izango dira.
Dokumentuaren akzioak