Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ereintza Dantza taldearen 'Gu Agustina' bueltan da

Dokumentuaren akzioak

Ereintza Dantza taldearen 'Gu Agustina' bueltan da

Larunbatean izango da Otaolaren bizipenak dantzaz eta bertsoz josi dituen ikuskizunaren emanaldia, 19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/10/10
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Ereintza Dantza Taldearen, 'Gu Agustina' Ikuskizuna. Argazkia: Esther Boticario

Larunbatean izango da Otaolaren bizipenak dantzaz  eta bertsoz josi dituen ikuskizunaren emanaldia, 19:00etan, Xabier Olaskoaga plazan. Eguraldi txarrarekin, Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekura lekualdatuko dute.

Ez da Ereintza Dantza taldea bakarrik ariko; bidaide izango ditu larunbatekoan Herri arte Eskolako ikasleak Jon Maya koreografoaren piezak dantzatzen. Maddalen Arzallus bertsolariaren hitzak, Xenpelar Bertso Eskolako ikasleek abestuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak