Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ereintza Dantza Taldea Inauterietan egongo da

Dokumentuaren akzioak

Ereintza Dantza Taldea Inauterietan egongo da

Egilea
Luisma Rodriguez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2011/02/27
Lotura
Diario Vasco
Azeri dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Hala ere, herrian zehar egingo duten ibilbidea 19.00etan izango da; Juan de Olazabal, Viteri kalea, Morrongileta, Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena eta Herriko Enparantzan azkenik ibiliko dira. Azken honetan 20.00etan izango da dantza saioa. Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako.
Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Alaberga, Viteri, Xenpelar, Herriko Enparantza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia) Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman.
Ereintzako kideez gain desfilea Errenteriako udal bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da. Nola ez, atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak. Azkenaldian gorakada nabarmena izan da partehartzean eta honen gorakadarekin jarraitu nahi dute.
Azeri Dantzarako ere jendearen partaidetza eskatzen dute. Horretarako ez dago dantzan jakin beharrik, ez baita dantza gehiegi egiten, nahikoa da umore ona eta ondo pasatzeko gogoa izatea; horregatik mundu guztia dago gonbidatua.
Beraz animatzen denak, Ereintzara Elkartera joatea besterik ez du otsailaren 28an; entsegu hauek arratsaldeko 20.30ean izango dira. Entsegura aukera joateko aukera ez baduzu 680 754 518 telefonora deitu.
Ereintza Dantza Taldea Inauterietan egongo da

Azeri Dantza. Iazko inahuterietako irudi bat. :: ARIZMENDI

Dokumentuaren akzioak