Dokumentuaren akzioak
Ereintza Dantza Taldea Inauterietan arituko da
Datorren ostegunean Azeri Dantza ospatuko dute eta asteartean Sardinaren ehorzketa
Azeri dantzan, sasi-emakumez-koz eta sasi-gizonezkoz
osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko
asmoz. Hala ere, herrian zehar egingo duten ibilbidea 19.00etan izango
da; Bittor Idiazabal, Juan de Olazabal, Viteri kalea, Morrongileta,
Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena eta Herriko Enparantzan azkenik
ibiliko dira. Azken honetan, 20:15ean izango da dantza saioa. Urtero
bezala, ganberrokeriak ez dira faltako. Inauteriei amaiera emateko
Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan
erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Alaberga, Viteri, Xenpelar, Herriko
Enparan-tza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia)
Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman.
Ereintzako kideez gain desfilea Errenteriako Udal Bandak
eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da. Atzetik sardinari
atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta
horretara animatu nahi du jendea Erein-tzak. «Azkenaldian gorakada
nabarmena izan da partehartzean eta honen gorakadarekin jarraitu nahi
dute». Aurten berrikuntza bat ere izango du Sardinaren ehorzketak. Azken
agurraren ekitaldia Zumardian beharrean Herriko Plazan egingo da
ekintza bera hobetze eta indartze aldera. Hala ohiko bertsoez gain,
parodia txiki bat ere egingo da udaletxetik.
Bestalde, Inauterien hasieratik sardina herriko leku
nabarmen batean ikusgai egon ohi zen, hala nola, Niessen merkatal
zentruan izan da azken urteetan; aurten, udaletxean egongo da datorren
ostegunetik aurrera.
Dokumentuaren akzioak