Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Erbestea aberri' dantza ikuskizuna sortu du Kriskitinek Zilar Asterako

Dokumentuaren akzioak

'Erbestea aberri' dantza ikuskizuna sortu du Kriskitinek Zilar Asterako

Martxoaren 23an aurkeztuko du Kriskitinek migrazioari buruzko lana.

Erbestea aberri ikuskizuna aurkeztuko du, martxoaren 23an, Kriskitin dantza taldeak. Zilar Astearen barruan izango da emanaldia, Plateruenean.
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2013/03/15
Lotura
Anboto

Egoitz Esturo dantzariak eta Inma Garrastatxu zuzendariak aurkeztu digute urtarrilean prestatzen hasi ziren ikuskizun berria: Erbestea aberri du izena, eta taldeko hamazortzi dantzarik jardungo dute bertan: 16 eta 50 urte bitartekoak dira dantzariak.

Ikuskizuna ikuslearen interpretaziora oso irekita dago, egileen berbetan. Ohi duten bezala, tradizioa oinarri hartuta, baina berritasuna bilatuta sortu dute: “Istorio bat asmatu, musika hautatu, eta dantza pausoak egokitzen ditugu, gero”, dio Esturok.

Ikuskizun berrirako, euskal folkloretik kanpoko diziplinak baliatu dituzte. “Dantza zer edo zer transmititzeko baliatzen dugu beti, baina, beharbada, kasu honetan, istorioak ez dauka mezu hain agerikoa: honetan gehiago da geuri sorturiko galdera eta gogoetak ikusleekin konpartitzea”, diote. “Jendearen bihotzetara ailegatzea” litzateke sortzaileentzako lorpenik handiena.

Migrazioari buruz hausnartu du Kriskitinek, eta denbora eta lekurik bako espazio batean kokatu du ikuskizuna: “Migratzea gatazka politikoak edo beharrizan ekonomikoak bultzatuta, behartuta, hartutako erabakia dela da egin dugun gogoeta”.

Gai askoren inguruan hausnartzeko aukera ematen duelako, “oso interesgarri” deritzote Kriskitinekoek Zilar Asteari: “80ko hamarkada bizi ez zuten taldekideek, esaterako, ekimen honetan parte hartuta ezagutu zuten garai hura sakonago”, dio Esturok. Bere burua migratzailearen azalean kokatu du Kriskitinek, eta ariketa horixe proposatuko diote ikusleari ere.

Produkzio gastuak ordaindu ahal izateko 3 euroko sarrera sinbolikoa ipini diote emanaldiari.

Dokumentuaren akzioak