Erauntsi Dantza Taldearen erakustaldiak eman die hasiera gaur Aloriako Jaiei. Urduñako adin anitzeko dantzariek hartu dute plaza 13:15ean eta bukatu bezain pronto, luntxa eskaini dute antolatzaileek alboan prestatutako karpan.
Gaur gauean 23:00etatik aurrera Gauargi eta DJ Karrikafest egongo dira giroa berotzen eta 03:00etan, aldiz, kulero eta galtzontzilo lasterketaren ordua helduko da.
Bihar eguerdian argazki erakusketa eta bazkari herrikoia izango dute, 18:00etan puzgarriak eta 21:00etan elkartasun parrillada. 23:30ean hasiko da erromeria eta gero DJ Varro arituko da.