Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erabateko 21 estreinaldi hartuko ditu Leioako XVII. Umore Azokak

Dokumentuaren akzioak

Erabateko 21 estreinaldi hartuko ditu Leioako XVII. Umore Azokak

Maiatzaren 19 eta 22 bitartean ospatuko da XVII. Umore Azoka Leiona, eta 125 emanaldi eskainiko ditu aurten, horietako 21erabateko estreinaldiak direlarik. Osotara 50 konpainia desberdinen lanak izango dira ikusgai, haietako 19 Euskal Herrikoak, baina bad

Komunikabidea
Naiz
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2016/04/27
Lotura
Naiz

Leioako Umore Azokak maiatzaren 19 eta 22 bitartean ospatuko da. Bertan 50 konpainiak hartuko dute parte, 19 Euskal Herritarrak direlarik eta haietako batzuk, lehen aldiz, Leioa bertakok izango direlarik. Jakinarazi dutenez, 424 konpainien eskaera jaso dute.

Gaur Bilboko Rekalde aretoan egindako aurkezpenean azaldu duten moduan, 54 ikuskizun erakutsi eta 125 emanaldi eskainiko dituzte, hauetako 21 erabateko estreinaldiak izango dira. Euskal Herriko konpainiez gain, espainiar eta frantziar Estatuko talde ugari ere bertaratuko da, baina baita ere Japonia, Korea, AEB edo Basilgo proposamenetaz gozatzeko parada ere ez da faltako.

Ana Lopez Asensio azokako zuzendariak azaldu duenez, Umore Azoka «jaialdia da, festa da eta azokaada». Honela 200 bat profesionalen topaleku izan nahi du. Era berean, sorkuntzari babesa eman nahi izan diote eta azokak hainbat talderi egoitzak egin eta entsegatzeko lekuako eskaini dizkiete.

Hau guztia aurrera eramateko, 26 kokagune eta 16 espazio eszeniko prestatuko dituzte.

Int20160427003966

Umore Azoka aurkeztu dute Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Dokumentuaren akzioak