Dokumentuaren akzioak
Eperra ikastolako haurrek Lurdes Iriondo pastorala eman düe
Sohütako Eperra ikastolako 4 eta 5. urteko haurrek Lurdes Iriondo pastorala eman düe astearte arratsan ehün bat jenteren aitzinean. Unibertsitatean andereño izateko bidean den ikasle batek, Kattin Galant barkoxtarrak, bere egonaldia egin dü ikastolan, eta pastoralaren plantan jartea izan da bere memoriarentako gaia; erakusteko ikasleekin pastoralaren lantzea hezkuntzaren aldetik bide egoki bat dela.

Oren erdi batez urdin, gorri eta dantzarien jelkaldiak zale igaran dira baita kantore ezberdinak ere bai. Haurrak emanaldiaz botzik baziren, etxeko eta andereñoak orano haboro.

Orhitaraz dezagün üda hontan Sohüta-Hokiko herritarrek ere Lurdes Iriondo pastorala emanen düela.
Dokumentuaren akzioak




