Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Epelkeria nagusi

Dokumentuaren akzioak

Epelkeria nagusi

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2005/04/01

Baina, izenarekin batera, izaera ere joan da zertxobait definitzen eta azken lauzpabost urteotan irekiagoa da hautapen prozesua, ekitaldi publiko batean ematen direlako hasierako proiektuak, eta dantzarekin zerikusia duen lagun orok Dantza Batzordeak, programatzaileek eta kritikariok, dantza eskolek eta konpainiek... bozketa orria bete ahal dutelako.



Baina denen artean burutzen den hautapenak epelkerian jausteko arriskua dakar, ezinbestean, denetariko interesak elkartzen direlako bozketaren emaitzan. Askotan, interes zilegi horiek guztiak oso kontrajarriak izan daitezkeelako. Adibidez, normala da dantza eskoletan akademikotasuna nagusitzea eta konpainia bakoitzari bere estilotik hurbilen dagoena gustatzea. Bestalde, programatzaileak beren aretoko besaulkiak nola bete pentsatzen egon ahal dira, eta bitartean beste batzuk muturreko joera estetikoak ari gara bilatzen, dagoeneko erdi aspertuta gaudelako planteamendu konbentzionalekin. Gauzak horrela, ez da arraroa denen artean erdibideko gauzak aukeratzea, baina aurten oso deigarria egin zait hautagaien artean zorrotzenak ziren pieza biak aukeratu ez izana. Isabel de Naveranen La alfombra roja izeneko performance ederra da eta bertan nahiz eta ia mugimendurik ez izan oso era landuan tratatzen dira dantzarekin erlazio sakona duten elementuak, hau da, denbora, espazio eta gorputzen arteko harremana. Marian Gerrikabeitiak, aldiz, tempo landua, bideoa, zuzenean jotako musika eta Helena Golaben estilo eta energia elkartu ditu 3 loopings of solitude-n, dantza berriaren lan bikain bat sortzeko. Hurrengorako zerbait pentsatu beharko dugu.

Dokumentuaren akzioak