Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka English National Balleten arituko da Aitor Arrieta dantzari errenteriarra

Dokumentuaren akzioak

English National Balleten arituko da Aitor Arrieta dantzari errenteriarra

Azken hiru urteak Madrilen eman ditu, Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean. Uztailetik aurrera Londresen arituko da Arrieta, English National Balleten.

Egilea
Ane Zuazubiskar Iñarra
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/07/27
Lotura
Berria

Errenteriako musika eta dantza eskolan hasi zen dantzan Aitor Arrieta (Errenteria, 1994), Jon Maia eta Maite Egiguren irakasleekin. Donostian jarraitu zituen dantza ikasketak, eta Ereintza taldean ere aritu zen; sari dezente irabazi zituen dantza suelto eta aurresku txapelketetan.

Madrilera joan zen gero, Mariemma kontserbatoriora. Kukai dantza konpainiaren zenbait emanalditan parte hartu zuen bertan ikasten ari zen bitartean. 2013an deitu zuten Espainiako Dantza Konpainia Nazionaletik, kontserbatorioko bosgarren mailan ari zenean; hau du azken astea Madrilen.

22 urteak bete berritan, Londresera joango da Arrieta, English National Balletek deituta. Europako dantza konpainiarik prestigiotsuenetakoa da balleta. Uztailetik aurrera, Tamara Rojo dantzariak zuzentzen duen taldean arituko da. Londresko konpainian bakarlari moduan dantzatu ahalko da Arrieta, "Junior Soloist" postuan aritzeko kontratua sinatu baitu. Konpainiaren eskaintzak "harritu" egin zuela aitortu du, baina "diruak eta postuak" ez diola axola, haren helburua dantza egitea delako.

Aitor Arrieta dantzari errenteriarra.

Aitor Arrieta dantzari errenteriarra. / dantzan.eus

Dokumentuaren akzioak