Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eneko Gil eta Nerea Vesga, Euskal Herriko txapeldunak

Dokumentuaren akzioak

Eneko Gil eta Nerea Vesga, Euskal Herriko txapeldunak

Errenteriako gazteek XXXII. dantza txapelketa irabazi zuten atzo seguran

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2008/06/23

 "Emozio gehiago" agindu zuten eta hala izan zen. Hamaika bikote aritu ziren lehian atzo Seguran XXXII. Dantza Txapelketan. Horietatik hiru bizkaitarrak ziren eta Gipuzkoakoak gainon-tzekoak. Azkenean, etxean geratu zen sari nagusia.

Errenteriako Eneko Gilek eta Nerea Vesgak irabazleen txapela jantzi zuten eta honako sari hauek eskuratu zituzten: lau bidai, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko trofeoa, 700 euro, oroigarria eta Nestor Basterretxe artistaren eskultura bat.

Baina horiek ez ziren Seguran banatu ziren sari bakarrak. Bigarren sailkatua Bergarako bikote bat izan zen, Mikel Igartuak eta Ibane Basetak osatuta. 500 euro eta oroigarri bat eraman zituzten etxera. Hirugarren saria, berriz, Sestaora joan zen, hangoak baitira Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas.

Sestaoko beste bikote batek Guillermo Areizaga saria eskuratu zuen. Lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnentzako izaten da sari hau. Irabazleak Karlos de las Heras eta Oroitz Bilbao izan ziren.

jantziak eta gazteak Dantza Jantzien sariei dagokienez, antolatzaileek bi sari banatu zituzten. Lehenengoa (200 euro) Hernaniko Xabier Segurak eta Lierni Martiarenak lortu zuten eta bigarrena (125 euro) Sestaoko Karlos de las Herasek eta Oroitz Bilbaok.

Eta hori gutxi balitz, txapelketako bikote gazteenak ere saria eraman zuen etxera: Ordizia-Olaberriako Jon Intxausik eta Iera Maizak oroigarria poltsikoratu zuten. >n.g.


Basterretxeak Gil eta Vesgari saria emanez.argazkia: n.g.

Dokumentuaren akzioak