Dokumentuaren akzioak
Eneko Etxanizen bigarren garaipena Gazteen Gipuzkoako Aurresku Txapelketan, oraingoan Villabonan
Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako sei dantzarik hartu zuten parte Gazteen Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketako ligaxkako bigarren jardunaldian, Amasa-Villabonan. Denak maila onean aritu zirela adierazi dute eskolako arduradunek, baina Eneko Etxanizek D mailan lortutako garaipena nabarmendu behar da.
Uxue Cabrera, Elaia Etxaniz, Duna Santos, Nerea Galindo, Malen Galarraga eta Eneko Etxaniz izan ziren Inazio Bereziartuako ordezkariak Amasa-Villabonan. Hainbat herritatik joandako dantzariek hartu zuten parte ligaxkako bigarren saioan: Lezo, Lasarte, Amasa-Villabona, Legazpi, Andoain, Anoeta, Zizurkil, Lizartza, Mendaro eta Elgoibar.
Ligaxkako hirugarren saioa Lezon jokatuko dute dantzari gazteek, apirilaren 17an. Unax Ansola, Amaia Mendia, Maialen Pizarro, Uxue Cabrera eta Jon Etxeberria izango dira Elgoibartik joango diren dantzariak.
∞Lotura duten albisteak:
Dokumentuaren akzioak