Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eneko Etxaniz txapeldun eta Markel Goenaga txapeldunorde Elgoibarko Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Eneko Etxaniz txapeldun eta Markel Goenaga txapeldunorde Elgoibarko Aurresku Txapelketan

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2020/10/27
Lotura
Barren

2020 10 26 aurresku txapelketa elgoibar inazio bereziartua mut

Koronabirusagatik bi aldiz atzeratu ostean, azkenean joan den zapatuan jokatu zuten Elgoibarko XIX. Aurresku Txapelketa, pandemiagatik baldintzatuta edonola ere, izena emanda zeuden hainbat dantzarik ez etortzea erabaki baitzuten. Dantzari elgoibartarrek emaitza onak lortu zituzten.

Zapatuan, goizez, 2005-2006. urteetan jaiotakoak lehiatu ziren Herriko Antzokian. Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga eta Aimar Almortza izan ziren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ordezkariak eta primeran moldatu ziren, Eneko Etxanizek eskuratu baitzuen lehen postua eta Markel Goenagak bigarrena. 

Arratsaldean B eta A saileko dantzaien txanda izan zen: 2007-2008-2009. urteetan jaiotakoak eta 2010-2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak, hurrenez hurren. Sail horietan Nerea Galindo, Naroa Urrutia eta Malen Galarraga izan ziren etxeko dantzariak. Bereziartua eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, gustura gelditu ziren txapelketa antolatzeko eginiko lanarekin eta baita dantzariek eginiko lanarekin ere. Baliteke Elgoibarkoa izatea denbora apur batean jokatuko den azken aurresku txapelketa, gainerako alorretan moduan, ziurgabetasuna baita nagusi dantza munduan ere, eta ez dakite Hondarribian, Lezon, Legazpin eta Errenterian jokatzekoak ziren hurrengo txapelketak egiteko moduan izango diren.

2020 10 26 aurresku txapelketa elgoibar inazio bereziartua nesk

*Argazkiak: Inazio Bereziartua eskola.

Dokumentuaren akzioak