Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eneko Etxaniz gailendu da Zarautzko aurresku txapelketan, eta Abel Iriondori eskaini dio garaipena

Dokumentuaren akzioak

Eneko Etxaniz gailendu da Zarautzko aurresku txapelketan, eta Abel Iriondori eskaini dio garaipena

Komunikabidea
Barren
Mota
Albistea
Data
2021/09/06
Lotura
Barren

2021 09 05 aurresku txap zarautz eneko etxaniz dantzan1 txapeldun hitza

Aurten bigarren aldiz ez da Euskal Jai Egunik ospatu Zarautzen, baina eutsi egin diote urtero antolatzen dituzten hainbat txapelketari, horien artean, Zarautzko 33. Aurresku Txapelketa.

Hamabost dantzarik hartu zuten parte Zarautzko aurresku txapelketan, tartean bost dantzari elgoibartarrek: Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Markel Goenaga, Jone Gil eta Maddalen Oñederra. Dantzari bakoitzak bina pieza dantzatu zituen Modelo aretoko oholtza gainean, txistularien eta atabal-jotzaileen laguntzaz. Bigarren txandara igaro ziren puntuaziorik altuena eskuratu zuten sei dantzariak, eta horiek zortzikoa dantzatu zuten. Sei horien artetik hautatu zituen epaimahaiak lehen hiru sarituak.

Inazio Bereziartua eskolako dantzariek uda osoa eman dute txapelketa honetarako eta azaroan jokatuko den beste baterako prestatzen, eta ez da alferrik izan. Guztiek maila oso ona eman zutela nabarmendu dute Inazio Bereziartua eskolako arduradunek, eta Eneko Etxanizek eginiko lana azpimarratu behar da, berak jantzi baitzuen irabazlearen txapel gorria amaieran. Sekulako urtea izaten ari da honakoa Etxanizentzat, Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia ere irabazi baitzuen orain gutxi. Mattin Etxebeste eta Katerin Artola oiratzuarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuetan.
 • Abel Iriondo gogoan
Sari banaketa ekitaldian, Jesus Arana Zarautzko jarduneko alkatearen eskutik jaso zuen Etxanizek irabazlearen txapela. Ondoren, irabazleari dagokion Agurra dantzatu zuen eta zendu berri den Abel Iriondori eskaini zion garaipena, begirada zerura zuzenduz. "Badakit hor goian izango zela gure Abel, indarra eta bultzada ematen, eta denok igarri degu. Zorionak bost dantzarie, lan bikaina burutu dutelako", adierazi du Jon Lizarralde dantza irakasleak.
Dantzariok Hondarribian jokatuko den aurresku txapelketan lehiatuko dira, datorren azaroan.

Argazki gehiago Zarauzko Hitza.

2021 09 05 aurresku txap zarautz eneko etxaniz txapeldun elgoibar tarrak

2021 09 05 aurresku txap zarautz eneko etxaniz txapeldun elgoibar inazioBe

2021 09 05 aurresku txap zarautz eneko etxaniz txapeldun hitza

2021 09 05 aurresku txap zarautz eneko etxaniz dantzan txapeldun hitza

2021 09 05 aurresku txap zarautz elgoibartarra hitza

2021 09 05 aurresku txap zarautz jon etxeberria hitza

Dokumentuaren akzioak