Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eneko eta Iker Sarasua anaiek Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketan parte hartuko dute

Dokumentuaren akzioak

Eneko eta Iker Sarasua anaiek Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketan parte hartuko dute

Guztira, 11 bikotek eman dute izena, eta Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat dantzarik hartuko dute parte urtero bezala. Zarauzko Modelo aretoan jokatuko dute txapelketa, 19:00etan hasita, eta sarrerak bi ordu aurretik eskuratu beharko dira.
Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Maxixatzen
Mota
Albistea
Data
2020/09/01
Lotura
Maxixatzen

Eneko eta Iker Sarasua anaiek Zarauzko Helduen Binakako Dantza Txapelketan parte hartuko dute

Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Jai Astean murgilduko da aste honetan Zarautz, eta gaur, asteartea, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatuko dute Modelo aretoan, 19:00etan hasita.

Azkoitiko Eneko eta Iker Sarasua anaiek parte hartuko dute Zarauzko lehian, June Elorzarekin eta Enara Arrizabalagarekin hurrenez hurren. 2018an bikote gazteen dantza txapelketa irabazi zuen Eneko Sarasuak June Elorzakin. Guztira 11 bikotek parte hartuko dute. Hona hemen parte hartzaileak:

  1. Maren Galvez – Gorka Granado (Lezo-Sopela)
  2. Maitane Irurzun – Gorka Duran (Aduna-Villabona)
  3. Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia)
  4. Katerin Artola – Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
  5. June Elorza – Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  6. Idoia Narbaiza – Irati Olaizola (Legazpi)
  7. Itziar Bastida – Anaitz Lizartza (Azpeitia)
  8. Elaia Elorza – German Aranburu (Azpeitia)
  9. Enara Arrizabalaga – Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  10. Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara)
  11. Maite Beobide – Mikel Subinas (Azpeitia)

Sarrerak Zarauzko Modelo aretoko leihatilan banatuko dituzte emanaldiaren egunean bertan, bi ordu lehenago.

Dokumentuaren akzioak