Eneko Balerdi dantzaria Max sarietako izendapenen artean
Irabazlea bozkatzeko aukera dago online eta mugikorreko aplikazio baten bitartez.
Eneko Balerdi Aiarra izendatu dute Arte Eszenikoen Max sarietako XXII. edizioko dantza interpretazioaren modalitatean, Txapeldun lanarekin. Zerrendako hamalau izendapenen artean dago aurtengo irabazlea.
19 modalitate ezberdinetan banatzen dira saria, guztira 119 ikuskizun izan dira hautatuak aurtengoan, tartean, Eneko Balerdiren Txapeldun ikuskizuna. Orain, jendeari dagokio irabazlearen alde bozka ematea apirilak 30era bitartean, online zein mugikorreko aplikazioaren bidez Android eta iOS.
