Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Encantando Denboraldiak 'Kantatutako Dantzak' ikuskizuna eskainiko du larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Encantando Denboraldiak 'Kantatutako Dantzak' ikuskizuna eskainiko du larunbatean

Egilea
Baluarte
Komunikabidea
Noticias de Alava
Mota
Albistea
Data
2015/11/26
Lotura
Noticias de Alava

Nafarroako Ganbera Abesbatzak antolatutako Encantando Denboraldiak zazpigarren hitzordua eskainiko du Baluarten larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Kantatutako Dantzak izenburupean, emanaldian Iruña Taldea dantza-taldeak eta Nafarroako Ganbara abesbatzaren alderdi klasikoak hartuko dute parte. David Guindano maisuaren zuzendaritzapean, proiektuak kantatutako dantzak era ikusgarri, zorrotz eta pedagogikoan erakutsi nahi du, gure herrietako nahiz haranetako jantzi tipikoekin eta tresnekin batera.

Azken finean, gure tradizioetara eta ondarera hurbiltze bat, Tuteratik Erronkal, Bera edo Xuberoraino, jotak edo arin-arinak dantza ikuskizun berean elkartuz. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan. www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefono zenbakian.

Dokumentuaren akzioak