Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Enara Artola lezoarra eta Amaiur Tejeria, garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Enara Artola lezoarra eta Amaiur Tejeria, garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

Gipuzkoako ligako azken aurreko saioa izan zen Oiartzungoa. Azkena apirilaren 29an izango da, Lezon. Euskal Herriko finalak maiatzean dira.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo, Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/03/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

Parte hartzaileen argazki orokorra.

Larunbatean jaso zuen Oiartzungo udaletxeko areto nagusiak Oiartzungo Aurresku Txapelketa, 2022-2023ko aurresku ligaren barrukoa. Liga horretako azken aurreko lehia izan zen, azkena Lezon izango baita apirilaren 29an. Eta azken horretan, faboritoen artean izango da Enara Artola lezoarra: Oiartzungo larunbateko lehian hura izan zen B saileko (11-12-13 urtekoak) irabazle, Onditza Esnaolaren (Lizartza) eta Julen Lertxundiren (Asteasu) aurretik. Sail horretako dantzariek Hondarribia handia eta Segurako zortziko zaharra dantzak egin zituzten.

D sailean, berriz, Amaiur Tejeriak eraman zuen zakura garaipena, Zizurkilgoa bera. Haren ondoren Irati Larrañaga (Andoain) eta Jone Arretxe (Amasa-Villabona) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Dkoek (14-15 urtekoak dira) Betronio handia eta Aurkez aurke piezei eman zieten alpargata gaineko astindua.

Epaile lanean Katerin Artola, Nagore Indakoetxea eta Nahikari Vizuete izan ziren.

Urtarrilaren 14an hasi zen Gipuzkoako Aurresku Liga. Esan bezala, horren barruko azken txapelketa Lezokoa izango da (apirilaren 29an). Herrialdekoan hoberen sailkatzen direnek maiatzaren 14an Errenteria-Oreretan (A eta B sailekoak) eta maiatzaren 13an Legazpin (D sailekoak) jokatuko dituzte Euskal Herriko Gazte Mailako txapelketak.

Amaiur Tejeria eta Enara Artola irabazleak, ohorezko dantzaldian sariak jaso ondoren.

 

Dokumentuaren akzioak