Dokumentuaren akzioak
Emozioz betetako Muxiko Eguna santakrutzetan

Santakrutzen hasiera ofizialaren aurretik, larunbatean, izan ziren festei lotutako ekitaldiak. Horietako bat Lezoko Dantzazaleen XIV. Muxiko Eguna izan zen. Alaken taldekoen laguntzarekin, alai eta gogotsu izan ziren dantzan, asko palestinar zapiarekin soinean, ekitaldiarekin bat egin zutenak. Euskal dantzak era kolektiboan Gurutze Santuaren plazara ekarri zituzten, helburu bakarrarekin: taldean gozatzea.
Santakrutzen barruko asteburu oparoa izan da joan berri dena. Gaur ere badira jarduerak (beheko zerrendan).
Dantzaz aparte, aitortza bat ere izan zen. Emozioz bete zuen Lezo erdiko zabalgunea. Bi hilabete dira Lezoko Dantzazaleak taldeko kide Rikardo Goiogana hil zela, eta haren omenezko ekitaldia egin zuten. Ondo irudi eta bideoan larunbat goizean XIV. Muxiko Egunean izan zen giroaren laburpena. Irudiak Gurutze Alberdi taldekideak HITZAra bidalitakoak dira.
Dokumentuaren akzioak