Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eman diote hasiera ikasturteari Herrixa Dantzan ekimeneko bultzatzaileek eta parte-hartzaileek

Dokumentuaren akzioak

Eman diote hasiera ikasturteari Herrixa Dantzan ekimeneko bultzatzaileek eta parte-hartzaileek

Domekan egin zuten ikasturteko lehenengo dantzaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian. Maiatzera bitartean zortzi dantzaldi egingo dituzte, horietatik hiru zuzeneko musikarekin.
Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2018/10/30
Lotura
Goiena

Iragarri moduan urriko azken domekan abiatuko dituzte Herrixa Dantzan dantzaldiak Elgetako Espaloia kafe antzokian. Hamargarren denboraldia da, gainera, honakoa. "Herritarrak dantzan elkartzea du helburu Herrixa Dantzan ekimenak. Are gehiago, herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Dantzaldi ludikoak dira, beti tradiziozko dantza eta musikaren oinarrian. Dantza soziala", adierazi du Patxi Montero dinamizatzaileak.

Domekako dantzaldian jende kopuru polita elkartu zen Elgetan. Espaloian egingo den hurrengo saioa azaroaren 25ean izango da, eta 2018-2019 ikasturteari dagokion egutegia honakoa da.

  • Azaroak 25
  • Abenduak 7 (barikua, 20.30: Escamot català (zuzenean) + talo-afaria
  • Urtarrilak 27
  • Otsailak 24
  • Martxoak 24
  • Apirilak 28: Christian PACHER (zuzenean)
  • Maiatzak 19: Kantu eta Dantza Eguna (dantzaldia zuzeneko musikaz)

 

Dokumentuaren akzioak