Orain, pauso bat gehiago eman dute jaialdi "parekide, bizi eta herrikoiagoa" lortzeko bidean. Bost urteotan emakumeek egindako aurrerapausoak "naturaltasun osoz" eman dira jaietan, eta pauso horiei naturalki jarraitzea baino ez du egin Urrijenako batzordeak.
Belakortu zerretegiko aparkalekuan argazkiak egingo dituzte, 09:15ean, eta, 10:15ean, kalejira hasiko da. Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza egingo ditutzte 11:00etako meza amaituta, eta, 65 urtetik gorako dantzariak omenduko dituzte. Andra eta gizonen Soka Dantza egingo dira gero. Bazkaria eta erromeria ere antolatu dira.