Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Emakumeen tabuak uxatzeko dantza garaikidea

Dokumentuaren akzioak

Emakumeen tabuak uxatzeko dantza garaikidea

Egilea
Aritz Mutiozabal
Komunikabidea
Guka
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2024/10/17
Lotura
Guka

Colectivo Glovo konpainiak Tabú dantza ikuskizuna eskainiko du bihar arratsaldean, Modelon. Testuinguru berezi bat izango du oinarri, gainera: 20. hamarkada emakumeak eta Galiziako landa eremua.

Galiziako Colectivo Glovo taldeak Tabú dantza ikuskizuna taularatuko du bihar, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Landa-eremuan eta aurreko mendearen hasieran kokatuta dago, eta bost dantzarik garaiko emakumeen errealitateak eramango dute taula gainean. Esther Latorrek eta Hugo Pereirak sortutao ideiatik abiatuta, aipatu biekin batera, Clara Ferrão, Sybila Gutiérrez eta Fran Martínez ariko dira dantzan.

2020ko abuztuan, Manuel Riescok ateratako argazki bat topatu zuen kolektiboak Allariz herrian (Galizia). 1925eko irudi liluragarri bat zen, hamabi emakume ageri zirena zuri-beltzean, jarrera desafiatzailearekin eta belle époque estiloko orrazkerekin. Irudi hark ahaztutako istorioen bilaketan murgildu zituen konpainiako kideak.

Modu horretan, Tabú proiektua sortu zuten, dantza garaikideko pieza bat:  20. hamarkadako bost emakume pertsonaia aurkezten ditu, Galiziako landa eremuko inauteri giroan, non emakume bakoitzak bere tabua erakusten duen mota guztietako publikoentzako proposamen dinamiko eta eskuragarri baten bidez.

Sarrerak 8,30 euro balio du eta Modelo aretoko txarteldegian eros daiteke edo Kutxabank-eko atari digitalean.

Dokumentuaren akzioak