Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Emakumeen jantzi tradizionalen gaineko tailerra antolatu du Ekinek

Dokumentuaren akzioak

Emakumeen jantzi tradizionalen gaineko tailerra antolatu du Ekinek

Egilea
Eneko Azkarate
Komunikabidea
Goiena.net
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2011/11/15
Lotura
Goiena.net

Emakumearen jantzi eta janzkera tradizionalak azken 100 urteetan, atontzearen garrantzia da tailer horren izenburua.

Hizlaria Ane Albisu Iriarte izango da. 35 urte daramatza euskal emakumeen jantzi tradizionalaren inguruko ikerketak eta gai honekin loturiko hainbat ekimen egiten. Argia taldean lehendabizi eta Ikerfolk erakundean ondoren dihardu lanean.

2006an Atondu, XXI. menderako proposamena izeneko liburua argitaratu zuen. Horretaz gain, Donostiako San Telmo Museoaren enkarguz, bertako jantzi eta ehun ondarea aztertzen ari da. Izan ere, aurten ireki den erakusketarako jantzi eta ehunari dagokiona ere berak proposatu eta kudeatu du hein handi batean. Diseinu arloan ere hainbat lan egina da.

Euskal jantzi tradizional batzuk.

Dokumentuaren akzioak