Atzo Lantenoko Andra Mari Zuriko jaien txanda heldu zen. Adin anitzak hartu zituzten aintzat egitaraua osatzerako orduan, bereziki umeak.
Hala ere, ekintza bat izan zen bereziki protagonista. Izan ere, Felix Mugurutza historialariak duela 119 urteko El Noticiario Bilbaíno egunkarian topatu du artikulua zeinean aipatu zuten Lantenoko jaietan emakumezkoen aurreskua dantzatzen zutela hango neskek.
Herrian erabaki dute ohitura hori berreskuratzea eta atzo ekin zion bizilagun talde batek horri.
Argazkiak: Lantenoko Jai Batzordea