Dokumentuaren akzioak
Emakumeeen aurkako mehatxuak salatu dituzte Baztandarren Biltzarreko Mutildantzan
"Plazan Mutildantza parekidea dantzatzen ari zen bitartean herritar talde batek Mutildantza diskriminatzailea antolatu zuen Ziga plazan eta hori burutzen saiatu zen". Plazara Dantzarako kideek diotenez, "emakumeen kontrako diskriminazioa gelditzeko asmoarekin emakume talde bat dantzara sartu zen. Honen ondorioz, gizon talde honek ez zuen bere ekintza diskriminatzailea burutzea lortu".
Une horretan gizonezko batzuk emakumeak iraintzen eta mehatxatzen hasi zirela diote: "Irain sexistak eta xenofoboak entzun ziren. Zeudenen artean, emakume bati zuzenean 'Te metería una hostia' erran zion bi aldiz eta honek buelta eman zuenean, beldurtuta eta bere burua arriskuan ikusten zuen bitartean 'Te metería una estaca por el culo' entzun zen".
Plazara Dantzara taldeak gertatua salatzearekin batera, "Baztango eremu publiko guztietan emakumeen eskubideak bermatzen eta eraso sexista guztiak salatzen" ariko direla adierazi dute, baita hemendik aurrera epaitegietara joko dutela ere.
Dokumentuaren akzioak