Dokumentuaren akzioak
Emakumeak lehen aldiz bordondantzari
Aurten sei emakumek dantzatu dute, eta «esperientzia ikaragarria» izan dela eta «herritarrengan izan duen harrera ona» ikusita, errepikatzea espero dute. «Ea hurrengo urtean emakume kopuru bera edo handitzeko aukera daukagun».
Bien bitartean, Tolosako musika bandak, txistulari, dultzainero eta eskopetari konpainiek musika eta kolorea ezarri diote egunari. Milaka lagun bildu dira goizean goizetik desfilea egiteko. Eguerdian, Joxelu Andueza zena oroitu dute Euskal Herria plazan. Senideei oroigarriak eman zaizkie eta bertso bat kantatu ostean, bi karga bota dira haren omenez.
Dokumentuaren akzioak