Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak errekonozimendu bat antolatu du 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur egun Euskadiko dantzaren sektorean lanean jarraitzen duten emakumeen belaunaldiarentzat.
“Belaunaldi oso baten ordezkari gisa, lau emakumeri emango zaizkie sariak, haien ibilbideak funtsezkoak baitira Euskadiko dantzaren azken lau hamarkadetako historian. Beraien biografia eta esperientzietan barrena egingo dugun bidaiaren bidez, egungo eta etorkizuneko dantza profesionalei ateak ireki zizkieten emakumeen belaunaldi hori guztia omendu nahi dugu, izan interprete, sortzaile, irakasle, kudeatzaile…”
Ekitaldia gaur, apirilak 29, izango da, 12:30etik aurrera, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Dantzertiko auditorioan, Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan.
- urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Era berean, ADDEk herritarren artean dantza oro har zabaltzeko eta hedatzeko lan egiten du, “bai eta haren ezagutza eta praktika sustatzeko ere, bai adierazpen artistiko, hezitzaile eta ludiko gisa.”