Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Emakumeak' dantza piezarekin gorpuztu du Faktorian Node konpainiak 'La historia de nosotras' dokumentala

Dokumentuaren akzioak

'Emakumeak' dantza piezarekin gorpuztu du Faktorian Node konpainiak 'La historia de nosotras' dokumentala

Egilea
Izar Mendiguren
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Laudio
Mota
Albistea
Data
2022/11/12
Lotura
Aiaraldea

 

Jone Amezaga eta Myriam Perez dantzariek Emakumeak pieza taularatu zuten atzo Faktorian, Emakume sortzaileen zikloaren barruan. Emanaldiaren ostean, solasaldia eskaini zuten artistek.

Bi emakume, gorputzez eta dantzaz El Salvadorreko andreek bizi duten indarkeria eta gatazkak gorpuzten. Dantzaren bidez kontatu zuten atzo Myriam Perez eta Jone Amezaga dantzariek La historia de todas nosotras dokumentalaren mamia. Finean, El Salvadorreko emakumeek bizi eta jasaten dituzten egoerak gorpuztu zituzten eskuen, begiraden eta mugimenduen bitartez. Emakumeei egozten dizkieten zigorrak daude muinean: 

20 minutuko dantza garaikideak islatzen ditu eguneroko zenbait pasarte. Ikuskizunaren amaieran, dantzariek hartu zuten hitza, eta sorkuntza prozesuaz mintzatu ziren, besteak beste. Hala, dokumentalak (gertaera errealetan oinarritua dago) zein gatazka berdina jorratzen duen eleberri grafikoak kontatzen duten istorioa zein errealitate gordina eszenaratu zuten bi dantzariek. Era berean, ikusleen galderak, gogoetak eta jakinminak entzun zein erantzun zituzten. 

Emakume sortzaileen zikloaren barruan ari da garatzen Faktorian emanaldi katea. Hurrengo hitzordua azaroaren 27an izango da, 18:00etan, eta antzerkia izango da diziplina nagusi. Hain zuzen, Matrioska lana oholtzaratuko du Kamikaze kolektiboak.

Dokumentuaren akzioak