Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Emakumeak aurrenekoz dantzatu dira jauzietan Luzaideko Bolanten Egunean

Dokumentuaren akzioak

Emakumeak aurrenekoz dantzatu dira jauzietan Luzaideko Bolanten Egunean

Iaz onetsi zuten, galdeketa bidez, andreek dantza guztietan parte hartzea.

Soilik gizonezkoek egiten zituzten jauziak orain arte Luzaideko Bolanten Egunean, baina berezia izan zen joan den igandekoa; izan ere, lehen aldiz, emakumeek ere hartu dute parte jauzi batzuetan. Zehazki, Egi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoritz dantzatu zituzten neskek ere. Gainontzeko jauziak (Euskaldunak-sorginak, Xibandiarrak...), aldiz, mutilek bakarrik dantzatu zituzten.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2017/04/18
Lotura
Berria

Goizean, auzoetan ibili ziren; 12:00etan, Santiago plazan aritu ziren dantzan, eta, 17:00etan, Arretxe pilotalekuan egin zuten emanaldia.

Iaz onartu zuten emakumeek ere parte hartzea jauzietan, herrian galdeketa eginda. 150 lagun inguruk eman zuten boza, eta botoa eman zutenetatik %75 agertu ziren emazteek dantza guzietan parte hartzearen alde; %20, berriz, kontra.

Dantza taldean gero eta gizonezko gutxiago izateak bultzatu du Bolanten Batzordea galdeketa egitera. Hala azaldu zuen orduan Jon Arrikaberri batzordeko kideak: "Dantza batzuk egiteko ezin ditugu taldeak sortu, mutilen kopurua eskasa delako".

Emakumeak ere Luzaideko Bolanten Egunean dantzan.

Dokumentuaren akzioak