Dokumentuaren akzioak
Emakume hormonak dantzan
Organik dantza taldeak emakumeen etapa erabakigarriei buruzko ikuskizuna aurkeztuko du gaur Donostian
Lilas izenpean, Natalia Mongek zuzendutako dantza ikuskizun horrek emakumearen bizitzako momentu desberdinez hitz egiten du. Horrela, nerabezaroan, haurdunaldian edota menopausia garaian emakumeak igarotzen dituen sentsazio bai fisiko eta bai psikologikoen inguruko gaiak ukitzen ditu, betiere ikuspegi umoretsu batetik.
Oholtza gainean hiru dantzari izango dira: Pilar de Andres, Helena Golab eta Izaskun Santamaria, Mongek irudikatu nahi dituen bizitzako hiru momentu garrantzitsu horietako bakoitza irudikatzeko.
Dantza garaikidea
Organik dantza taldeak 2002. urtean eman zituen lehen pausuak. Hasieratik, taldeak bi helburu nagusi izan ditu. Alde batetik, dantza garaikidearen tendentzia berriak eta beste arlo artistikoekiko fusioa ikertzea, eta, bestaldetik, dantza espazio desberdinetan garatzea.
Gaur egun arte, Organikek lan hauek atera ditu aurrera: Tellagorri II, ES3IN eta +ES3; etaTú o yo eta Serie Impros piezak.
DANTZA
Lilas. Organik taldea.
Non. Egiako Kultur Etxea (donostia)
Noiz. Gaur. 17:00etan.
Dokumentuaren akzioak